Create a Joomla website with Joomla Templates. These Joomla Themes are reviewed and tested for optimal performance. High Quality, Premium Joomla Templates for Your Site

Inkestak

2010eko hasieran Nabaridasko etxebizitzetatik ezaguera inkesta batzuk buzoiratu ziren herritarrak beraien udalerriarekiko, bizitzeko toki bezala, zuten asetze-maila ezagutzeko. Gainera, mugikortasun eta ingurumen gaietan beraien ohiturak aztertu nahi ziren, hala nola, hainbat gaien inguruan beraien iritzia ere. Inkesta hauen erantzunak Iraunkortasun Diagnostikoan txertatu dira.

Nabaridasko Diagnostikoaren Laburpena

I Herritar Parte Hartze Foroa

I Herritar Parte Hartze Foroa Udaletxe zaharreko ekintza anitzeko aretoan 2010eko martxoaren 4an izan zen eta bertara hainbat arloko 12 lagun hurbildu ziren. Foroan hitz egin zenaz jakiteko akta jaitsi dezakezu:

I Foroko akta jaitsi

Berberanako berria ikusi. 2010eko apirila

 Imagen5 foroI

II Herritar Parte Hartze Foroa

II Herritar Parte Hartze Foroa Udaletxe Zaharreko Ekintza Anitzeko Aretoan 2010eko irailaren 13an izan zen eta hainbat arloko 20 bat pertsona bertaratu ziren. Foroan hitz egindakoaz ezagutzeko akta jaitsi dezakezu:

II Foroko akta jaitsi

Berberanako berria ikusi. 2010eko urria

Imagen6 ForoIIImagen7 ForoII

III. Herritar Parte Hartze Foroa

III Herritar Parte Hartze Foroa Udaletxe berriko Ekintza Anitzeko Aretoan 2012ko apirilaren 20an izan zen eta hainbat arloko 17 pertsona bertaratu ziren.

IV. Herritar Parte Hartze Foroa

IV. Herritar Parte Hartze Foroa 2013ko abenduaren 18an ospatu zen eta 5 pertsona bertaratu ziren.

V. Herritar Parte Hartze Foroa

Hurrengo elkartzea ospatzeko bi urte pasa ziren eta 2016ko urtarrillaren 29an ospatu zen udaletxeko ekintza anitzeko aretoan eta hiru pertsona bertaratu ziren, udaleko ordezkariez gain.

 pdfV. Foroko akta deskargatu (gazteleraz)

VI. Herritar Parte Hartze Foroa

2017ko otsailaren 10ean Nabaridasen sigarren parte hartze foroa ospatu zen, Tokiko Agenda 21aren inguruan. Bilera ordu eta hiru ordu laurdeneko iraupenarekin maitu zen eta 5 pertsona joan ziren, udaleko ordezkariez gain.

pdfVI. Foroko akta deskargatu (gazteleraz)