Create a Joomla website with Joomla Templates. These Joomla Themes are reviewed and tested for optimal performance. High Quality, Premium Joomla Templates for Your Site

Nabaridas eta Rio+20 Nazio Batuen Konferentzia

agendaMayo12-1
2012ko maiatzeko Arabako Errioxako agenda kultura
maiatza 3, 2012
IMG 0801 2
Navaridas y la Conferencia de las Naciones Unidas Río+20
maiatza 3, 2012

Nabaridas eta Rio+20 Nazio Batuen Konferentzia

rio20

Nabaridasko Udalak Euskadik Rio+20 Nazio Batuen Konferentziari gehituko dion dokumentuaren lanketan parte hartu du Udalsarea 21ekin batera.

Udalsarea 21eko, jasangarritasunerako udalerrien euskal sarea, hainbat kide Gasteiz-en bildu dira ekonomia berdeago bat lortzeko ekintzak proposatzeko. 

Ataria, Gasteizko Salburuako hezeguneetako interpretazio zentroa, eszenatoki paregabea izan zen Udalsarea 21en azken lan-saiorako. Hiri biodibertsitatearen berreskurapenaren erakusgarri den espazio honetan, Aitor Senar Enekotegi Arabako Errioxako Tokiko Agendaren koordinatzailea, Sareko kide diren udalerrietako eta beste erakundeetako ordezkariekin batera “ekonomia berdea” landu zuten, Rio+20 Nazio Batuen jasangarritasunari buruzko konferentziako ardatzetariko bat izango dena.

rio20

Nazioarteko konferentzia honek, datorren ekainean egingo dena, etorkizuneko jasangarritasun politiken ibilbidea markatuko du. Bertan, munduko hainbat tokitako ordezkariek dokumentu bat adostuko dute etorkizun hobea lortzeko ibilbide orri bezala funtzionatuko duena.

Euskadik ere, ICLEI World Congressen eta Rio+20 Konferentzian parte hartuta, ekarpenak egingo dizkio dokumentu garrantzitsu honi. Honela, aurre-sesioen bitartez, agente ezberdinak lanean ari dira Rio+20ra Euskadik aurkeztuko duen ekarpena lantzeko.

Nabaridasko Udaleko ordezkariak Udalsarea 21eko hainbat teknikarirekin batera igaro den apirilaren 18an egindako ariketa testuinguru honen baitan kokatzen da. Saio honen helburua izan zen ekonomia berdea sustatzeko udalerrien bitartez burutu litezkeen ardatzak eta ekintza posibleak identifikatzea.

Bertan, “ekonomia berdea” zer den eta zein ezaugarri izan behar lituzkeen definitzeko ariketa bat egin ostean, ondorengo lan esparruok nabarmendu zituzten ekiteko funtsezkotzat: abeltzaintzaren eta arrantzaren kudeaketa, hiritarren sentsibilizazioa, fiskalitatea, legegintza edota energia hornikuntza.

Ondoren, talde dinamika baten bitartez, proposamen konkretuak egin ziren tokiko ikuspegitik lantzeko modukoak. Hauen artean aurkitzen dira esaterako: energia mikro-sorkuntza, tokiko ondasunen sorkuntza, tokiko produktuen kontsumoa, arrantza, nekazaritza eta abeltzaintza sektoreetan belaunaldi erreleboa erraztea edota administrazioaren pizgarriak.

Era berean, bertaratutakoak bat etorri ziren baieztatzerakoan beharrezkoa dela “hazkunde ekonomiko” kontzeptua ikuskatzea eta hainbatek dudan jarri zuen gure gizartean etengabe hazkundearen bila joateko beharra.

Rio+20 bukatutakoan, ekintza berriak burutuko dira, konferentzian adostutako dokumentutik hasita, Euskadiko datozen urteetako ekintza jasangarria definitzera zuzenduko direnak.

Nabaridasko Udalak 2011. urtean ezarri zuen Tokiko Agenda 21 eta iaztik da Udalsarea 21eko kide (begiratu berria). Tokiko Agenda 21en bitartez Nabaridasko Udalak jasangarritasunaren alde lan egiten du. Horri esker, Nabaridasko herritarrek ingurumenaren globalari laguntzen diote tokiko ekintzatik.

Rio+20ri buruzko informazio gehiago

Udalsarea 21i buruzko informazio gehiago:

Imagen9 Udalsarea21