Create a Joomla website with Joomla Templates. These Joomla Themes are reviewed and tested for optimal performance. High Quality, Premium Joomla Templates for Your Site

cabecero-web-alto-castejon-web

Castejon izena Castrotik dator, eta muino hau izendatzeko erabiltzen da. Gotorlekua adierazi nahi du hitz horrek. Burdin Aroko herrixka hau k.a X. mendekoa da, eta, gutxienez, bost mendez populatua egon zen.

Castejoneko biztanleak zeltak ziren, eta idoeuropatik etorri ziren. Europako erdigunera mugitu ziren,eta Penintsulara nafar eta katalan piriniotatik sartu. Muino horren ezaugarri ezin hobeengatik aukeratua izan zen: gain batean zegoen, bizitzeko lautada bat zeukan eta errekatik hurbil samar zegoen. Lur-mugitze lan garrantzitsu bat egin behar izan zen, espazioa biztanleen beharretara egokitu ahal izateko.

Zonalde garaian hektarea erdia okupazuen zuen eraikuntza harresitua zen. Haren barnealdean, harresira itsatsita, etxebizitzak zeuden. Zabalak eta erosoak ziren, eta hainbat gela zituzten: sarrera, supazterra (non, bertakoek bizitza egiten zuten) eta biltegia. Egurrez eta adobez eginda zeuden; teilatua buztin, txitar eta beste landare batzuez.

Harresiaren kanpoaldea terrazez osatua zegoen, bertan abereak gordetzen ziren. Ondoren, nekazari-erabilera izango zuten aipatutako terrazek.

Castejoneko biztanleak, hasiera batean, ehiztariak, aberezainak eta biltzaileak ziren. Ondoren, nekazariak, zeramikariak eta merkatariak.

Burdina ezagutzen zuten, baita maisutasunez landu ere. Armak, erremintak, erakuntza-materialak eta apaingarriak egiten zituzten, ondoren, merkatuetan saltzeko.

Eltzegile onak ziren. Ontzi, edalontzi eta buztinezko edalontzien zatiak topatu dira, kordoiz eta hatzamar edo azazkalekin egindako koskez hornituak. Batzuetan buztina eta harri txikiak nahasten zituzten, ontzia suan jartzerakoan ez hausteko; horrek adierazten digu, sukaldatutako produktuak jaten zituztela. Harrizko bolak, pisuak eta fitxak ere topatu dira; pisatzeko eta jokorako erabiltzen ziren. Gurpila ezagutzen zuten, eta gurdi txikiak erabiltzen zituzten.

Haien elikadura gurearen antzekoa zen: frutak, barazkiak, haragia eta arraina. Lekak ez zituzten ezagutzen, ezta patatak eta zerealak ere; horregatik ezkurrezko ogia egiten zuten.

Haien itxura fisikoaren, eta gaur egungo gizakiaren itxuraren artean ez dago alderik. Artilez eta larruz egindako jantziak erabiltzen zituzten. Ilea luze zeramaten, eta abarka moduko batzuekin babesten zituzten beren oinak. Hainbat apaingarri erabiltzen zituzten: idunekoak, eskumuturrekoak eta paparrekoak.

Gizarte konplexuak ziren; talde, leinu eta familietan antolatuak. Arabako hegoaldean, Nafarroan, Errioxan eta La Bureban bizi ziren leinuak, Beroniarrak ziren.

Herrien artean 5 kilometroko tartea zegoen. Horrek nolabaiteko lurraldetasuna ematen zien; era berean, inguruko kokalekuak begiztatu zitzaketen. Garai berekoak dira La Hoya eta Cerro la Horca herrixkak.

  • Herrixka bakoitzean buruzagiak, druidak, merkatariak, gerlariak, aberezainak eta artisauak zeuden.
  • Buruzagien taldea edadetuenek osatzen zuten. Batez besteko bizi-iraupena baxua zen, eta edadetuak ohoratzen ziren haien experientzia eta jakituriagatik.
  • Druidak erlijioari, legeei eta medikuntzari loturiko gauza guztien arduradunak ziren.
  • Merkatariek jaki, tresna eta apaingarriak saltzen zituzten denda eta azoketan.
  • Gerlariak errespetatuak ziren; izan ere, herrixka mantentzeko helburuz defentsa- eta erasotze-lanak egiten zituzten.
  • Aberezainek oilo, txerri, behi eta astoak zaintzen zituzten.
  • Artisauek armak, tresna eta ornamentuzko materiala saltzen zuten.
  • Herrixka guraso bakarreko familiez osatua zegoen, gure garaiko familien modura.
  • Bi motatako hileta-errituak zituzten. Batetik, nekropolia; herritik urrun zegoen, eta bertan errautsen kaxak lurperatzen ziren ondorengo bizitzan, ustez, beharrezkoak izango zituzten hainbat tresnekin batera: sastakaiak, lantzak, ezkutuak, zaldi-tresnak, ontziak eta apaintzeko tresnak. Bestetik, etxekoa; umeak etxe barruan, pareta ondoan, lurperatzen zituzten.
  • Erlijio kultua naturalista (ura, haizea, zuhaitzak, astorak eta eguzki-zikloa) eta animalia-erakoa (sugeak, zaldiak eta oreinak) zen. Azken horien adibide harresiaren kanpoaldean jartzen zituzten oreinen adarrak, defentsarako eta etsaiak izutzeko erabiliak.
  • Iberiarrekin nahastu ziren zeltiberiarrak sortuz; erromanizazioarekin desagertuz joan ziren.
  • Nabaridasko Castejon Garaia herrixkako arkeologia zonaldea, 2002ko urriaren 1eko 225/2002 dekretuaren arabera, Kultura-Ondasuntzat jo zuten, Multzo Monumental maila egokituz.

alto castejon-web