Create a Joomla website with Joomla Templates. These Joomla Themes are reviewed and tested for optimal performance. High Quality, Premium Joomla Templates for Your Site
ERLIJIO-MONUMENTUAK

Sortzez Garbia Eliza

Eliza 3 etapatan eraikia izan zen: XV. mende erdialdean, XVI. aurreratuan eta XVIII. bukaeran; bi portada (XV. eta XVIII. mendekoak), latindar gurutzeko oinplanoa, erretaula nagusia eta albokoak barrokoak eta kaperakoak neoklasikoak, eta koruko aulkiteriaren bizkarraldeak paisaiak tailatuak ditu.

 

Ortegako San Juan baseliza

XVI. mende hasieran eraikia, gotiko atzeratukoa da, eta oinplano errektangularra, abside hexagonala, izar-itxurako ganga eta arku zorrotzak ditu. Barruko erretaula Martin de Arenaldek egina.

Santiago baseliza Zinegilea

Nabaridasko kanpoaldean, Ziekora daraman errepidearen alboa, Santiago baseliza errenazentista dago. Erretaulan Santiago azaltzen da zaldi gainean, eta inguruan garrantzi handikoa izan zen, garai batean.

 

MONUMENTU ZIBILAK

Kalatuak

Iturri zaharra

Nabaridasko iturriak edateko urez hornitu ditu biztanleak mendeetan zehar eta, gainera, herriko topaleku bihurtu
da. Hasiera batean, lur azpiko lau angeluko uraska bat zen, ganga zorrotzez itxia.

 

JAUREGI ETA ETXEAK

Sodupetarren Jauregia

Diputazio kaleko 5. zenbakia da. Eraikin exentua; XVIII. mendeko etxetzarra. Angeluzuzen itxurako zoru batean dago eraikia. Alde txikiak dira haren fatxada nagusi eta atzekoa. Harlanduzko hiru solairu ditu, eta hirurak inpostaz inguraturik daude solairuen arteko banaketa moduan. Teilatua hiru aldeetakoa da, eta haren hegalak zizelkatutako egurrezko harburuak ditu; teilatu-hegal handia du, eta jauregiko fatxada nagusiaren landutako harrizko erlaitz simetrikoaren gainean dago. Tanto los accesos como los vanos menores van encuadrados en moldura en oreja.

Jauregiko Mediodia fatxadaren goiko partean, puntu-erdiko bi arkuko galeria dago; aipatutako puntu-erdiko bi arku horiek, gaur egun, itxita daude. Jatorrian karelak besterik ez zituen izango, ziurrenik burdinezkoak gainontzeko balkoiak bezala.

Fatxada nagusiko ardatzean ezkutu bat dago. Ebakita dago, eta bertan ondorengo elementuak ikus daitezke: batetik, gaztelu bat eta bi arrapala-lehoi; eta bestetik, zortzi lirio eta testu bat (“DE LOS SODUPES”).

Gaur egun, etxetzar honen estaldurapean bi etxebizitza daude, eta bakoitzak eraikinaren erdia, gutxi gorabehera, okupatzen du. Beheko solairua garautegi, korta eta lanabesak gordetzeko biltegi bezala erabiltzen da; lehenengo eta bigarren solairuak, berriz, etxebitzitza bezala. Oso zabala den eskailera-kaxa, alboko altxaera baten gainean dago.

Herriko etxe gutxik dute koba bat beren azpian; etxe hau da horien arteko bat. Etxearen kalatua bi zatitan banatuta dago eta harlanduzko puntu-erdiko arkuz osatua. Hala eta guztiz ere, kalatu honen gauzarik bitxiena da metro bateko sekzioa duen tunel baten hasiera duela; tunel hori hasieran aipatutako kalatua, “Cerrillo”ko irtenean dagoen beste batekin komunikatzen du. Luzeera estimatua 60 metro ingurukoa da. Halaber, kalatu honek badu beste ingeniaritza-lan bat: haren hustubidea; harlanduzko harriz egindako kanalizazioa. Antza denez, Mayor errekatxoaren bazterreko sarri batean amaitzen da.