Create a Joomla website with Joomla Templates. These Joomla Themes are reviewed and tested for optimal performance. High Quality, Premium Joomla Templates for Your Site

“EL MONTE” KARRASKALA
Arabako Errioxako bertako basoen deforestazio handia eman da mediterraniar laborantzaren hedatzeagatik; baso horien erabateko desagertzea suposatu du. Hala ere, Navaridasko karraskala, Leza eta Kripangoarekin batera, eskualde honetako baso naturala izandakoaren azken bazterra da. Horrek interes ekologiko handiko gunean bihurtzen du, eta hala adierazten da lortutako “Interes Naturalistikoko Gunea” katalogazioarekin; katalogazio hori Euskal Autonomia Erkidegoko Lurralde-antolamentdu Zuzentzaileen arabera eman da.

Karraska-baso horiek “karraskal mediterraniar lehorrak” bezala ezagutzen dira. Prezipitazio gutxi pairatzen dute eskualdeko berezko klima mediterraneoagatik, eta horregatik, hain zuzen ere, lehen aipatutako izenarekin ezagutzen dira. Navaridasko Karraskala udalerriko mendebaldean kokatzen da, izen bera duen lekuan; “Mendia” barrutian.

Zuhaitz-mota nagusia zurbeltza da (Quercus ilex subsp. Rotundifolea). Basopean hainbat zuhaixka-mota topa ditzakegu, besteak beste, arbaitza (Quercus coccifera), ipurua, txilar arrunta, gartxua (Phyllyrea angustifolea) eta txorbeltza (Rhamnus alaternus).

 

Hareatsuagoak diren gune eta baso-soilgune batzuetan, zurezko eta belarki-motak hazten dira; besteak beste, erratz-txilarra (Erica scoparia), txilar arrunta (Calluna vulgaris), azeri-mahatsa (Arctostaphylus uva-ursi), estrepa zuria (Cistus albidus), abaritza eta erromeroa (Rosmarinus officinalis) eta ezkaia (Thymus vulgaris) moduko espezie aromatikoak.

Eremu natural honen zatiketak ikusgai uzten ditu landare-dinamikaren hainbat sasoi. Lehenengo kolonizazio aroak hasi ziren hesilaharren larre xerofiloekin (Brachypodium retusum); ezkai eta elorri-triskekin (Genista scorpius) batera lagunduta agertu ohi da. Gauzak honela, baldintza egokiak ematen dira eromerodi eta abariztiek eremua kolonizatzeko, karraskal helduaren ondorengotzaren osatzearekin amaituta.

Espezie horien artean batzuk garrantzia ekologikoagatik nabarmentzekoak dira, Aster aragonensis, kasu. Gainera, penintsula erdiko endenismo bat da, Pistacia lentiscos, Odontites eliassenneii eta Sideritis linearifolia.

Bertako masa basotsuen deforestazioak eta mahastiaren hedatzeak, karraskalak baso-irletan bihurtzen dituzte; bertan topatu ohi dute hainbat fauna-espeziek haien babes eta elikadurarako gunea.

Euskal Autonomia Erkidegoan oso eskasak diren mediterranear erako espezieak dituenez, karraskal horien fauna-balioa askoz handiagoa da. Nabarmentzeko espezieak, honakoak: txinbo papargorrizta (Sylvia cantillans), berdautza miarritz (Emberiza hortulana), zozo-txinbo (Sylvia hortensis), belatza (Falco subbuteo) eta apo-hontza (Otus scops).
Anfibio eta narrastien artean nabarmentzekoak, ondorengoak: gardatxoa (Lacerta lepida), eskailera-sugea (Elaphe scalaris), Monttpellierko sugea (Malpolon monspessulanus), txaradi-sugandila (Psammodromus algirus) eta apo pikarta (Pelodytes punctatus).

Azkenik, ugaztunen artean nabarmentzen da soro-muxarra (Eliomysquercinus).

Baso-irla horiek oso garrantzitsua den funtzio ekologikoa dute, izan ere, artekari natural bilakatzen diren tarteak dira. Laborantzek baso naturaletan eragindako zatiketak herrien arteko konektibitate galeran eragina du; eta biodibertsitatearen galera dakar.

Arazo horri aurre egiteko Euskal Autonomia Erkidegoko korridore ekologikoen sarean lan egin da, eta lehen aipatutako baso-irlak ezinbestekoak dira herrien arteko konexio-gune moduan; horrek guztiak enklabearen balio ekologikoa areagotzen du.

KARRASKALEN UNITATE DIDAKTIKOA
Artadian barrena goaz; leku ona zonaldearen berezko mediterraniar erako landarediari buruzko xehetasun guztiak azaltzeko.

Unidad didáctica del encinar de Navaridas izenburua duen liburuxka bat dago, Eusko Jaurlaritzak eta Arabako Foru Aldundiak Argitaratutakoa. Bertan, ekosistemari buruzko aspektu guztiak lantzen dira; oso erabilgarria izan daiteke gazteekin lantzeko.