Create a Joomla website with Joomla Templates. These Joomla Themes are reviewed and tested for optimal performance. High Quality, Premium Joomla Templates for Your Site

Ongietorria Nabaridasko udalerriaren ateak irekitzen dizkizun lehio honetara eta udaletxeak eskaintzen dituen zerbitzuetara.

Nabaridasen, bere kale estuetatik ibili zaitezke eta XVI menderarte itzuli. Bere historiatik Maria Sortzez Garbia eliza eta Ortegako San Juan eta Santiago baselizak nabarmentzen dira. Herrian zehar jauregi eta jauretxeez gozatuko duzu baita duela gutxi berritutako Iturri zaharraren edertasunaz ere.

Ondoko muino batetara 10 minutuz oinez ibiliz Castejon Gaina aurkituko duzu, berezitasunez jositako Burdin Aroko (VIII. mendea k.a.) hondare arkeologikoa.

Eta, nola ez, mahasti liluragarriez inguratutako gune honetan Nabaridasen landutako ardoen usain eta zapore hoberenak dastatuko dituzu.

Ez ezazu ahaztu Europako artadi garratzitsuenetariko bat bisitatzen, El Monte artadia, bizikletaz edo oinez zeharkatu dezakezun naturgunea. Bertan ingurumenaren eskuzabaltasuna aurkituko duzu.