Create a Joomla website with Joomla Templates. These Joomla Themes are reviewed and tested for optimal performance. High Quality, Premium Joomla Templates for Your Site

Arabako Errioxako 2012ko Mahats-bilketaren Festa iragartzeko kartel lehiaketarako deia egiten da

alt
Idazkari-kontuhartzaile lanpostuarako hautagaien elkarrizketetako behin-behineko kalifikazioak
martxoa 14, 2012
alt
Agenda Cultural de Rioja Alavesa de Abril de 2012
apirila 1, 2012

Arabako Errioxako 2012ko Mahats-bilketaren Festa iragartzeko kartel lehiaketarako deia egiten da

{phocadownload view=file|id=21|text=Arabako Errioxako 2012ko Mahats-bilketaren Festa iragartzeko kartel lehiaketarako oinarriak|target=s}

 

Arabako Errioxako 2012ko Mahatsbilketaren Festa iragartzeko kartellehiaketarako deia egiten da:

OINARRIAK

1.- Kartela edo haren kopia 30 x 70 zentimetrokoa izango da; beti ere moldiztegiko sistemen bidez erreprodukzioa egiteko behar den adinako bereizmenarekin. Bertikalean besterik ezingo da egin. Beheko aldean 3 x 30 (altuera x zabalera) zentimetroko tartea utziko da.

2.- Kartelean testu hauek azaldu beharko dira: “19ª Fiesta de la Vendimia de Rioja Alavesa, Lapuebla de Labarca, Arabako Errioxako Mahats-bilketaren 19. Festa, 16 de septiembre de 2012 / 2012ko irailaren 16a”.

3.- Lanak orijinalak eta aurrez argitaratu gabeak eta beste edozein lehiaketatan saritu gabeak izango dira.

4.- Orijinalak aurkezteko epea 2012ko apirilaren 27an amaituko da, 13:00ean. Postaz edo garraiobideren batez bidaltzen badira, lanak fakturatu direla egiaztatzen duen taloia aurkeztea lanak aurkeztea bezalaxe izango da. Dena dela, edozein arrazoirengatik, baita ezinbesteagatik ere, epaimahaia ebazpena emateko biltzen denean lanak oraindik jaso ez badira, lehiaketaz kanpo geratuko dira. Lanak eta gutunazal itxiak Kuadrillan bertan entregatuko dira, edo bertara bidali: Guardia – Arabako Errioxako Kuadrilla, Gasteizko errepidea, 2; 01300 Guardia (Araba).

5.- Sari honetan edozein pertsona edo entitate juridikok parte hartu ahalko du, berdin dio zein hiritartasun duen edo egoitza non duen.

6.- Lanak izenpetu gabe aurkeztu beharko dira, euskarri zurrunez (10 mm-ko luma kartoian), eta atzealdean lema bat jarrita. Arauzko agirien gutunazal itxiaren barruan lema hori bera ipini beharko da, baita egilearen izena, bi abizen, nortasun agiriaren fotokopia, bizilekua eta telefono zenbakia ere. Gutunazalaren kanpoaldean, berriz, lema eta zein lehiaketatara aurkezten den adieraziko da. Berebat, norberaren datuak dauzkan gutunazalaren barruan, deialdi honetako 3. oinarria betetzen dela dioen zinpeko adierazpena sartuko da; hau da, lan hori orijinala, aurrez argitaratu gabea eta beste edozein lehiaketatan saritu gabea dela dioen zinpeko adierazpena.

7.- Artista bakoitzak nahi beste lan aurkeztu ahal izango ditu, bakoitza bere lemarekin.

8.- Sari bakarra emango da, 1.000 eurokoa, eta dagokion atxikipena egingo zaio.

9.- Guardia – Arabako Errioxako Kuadrillak izendatuko du ebazpena emango duen epaimahaia, eta ebazpen hori dagokion gutunazala irekiz jakinaraziko da.

10.- Epaimahaiak hala erabakiz gero, saria eman gabe utzi ahal izango da.

11.- Aurkezten den lan bakoitzeko jasoagiri bat emango da. Saritu gabeko lanak berreskuratzeko, jasoagiri hori aurkeztu beharko da. Lanak ezingo dira jaso 2012ko irailaren 28a arte. Nolanahi ere, epaimahaiaren erabakia hartu eta urte bat pasata, Kuadrillak obra berea egiteko eskubidea izango du; baita obra suntsitzekoa ere. Lehiatzaileren batek nahi badu obra postaz edo garraioz itzultzea, garraio kostua berak ordaindu beharko du.

12.- Guardia – Arabako Errioxako Kuadrillak beretzat gordetzen du aurkeztutako lanekin edo horien artetik hautaturikoekin jendaurreko erakusketa egiteko eskubidea, lema jarrita.

13.- Saritutako lana Guardia – Arabako Errioxako Kuadrillarena izatera pasatuko da eta egingo diren jai ekitaldien argitalpenetan erabili ahal izango da.

14.- Epaimahaiaren ebazpenaren kontra ezingo da errekurtsorik jarri. Ebazpena epaimahaikideen gehiengo soilaz onartuko da, eta epaimahaiak izango du eztabaidetan sortzen diren gorabehera guztiak ebazteko ahalmena.

15.- Lehiakideek, lehiaketan parte hartzearekin, lehiaketarako adierazten diren baldintza guztiak onartzen dituzte, eta berariaz men egiten diete baldintza horiei.

16.- Guardia – Arabako Errioxako Kuadrillak bakarrik du deialdi honetan sor edo aurkez daitezkeen auzi guztiak ebazteko eskumena.

17.- Antolamenduak ez ditu bere gain hartzen aurkeztutako obrak jasan ditzakeen kalteak, dela garraioan, hartzean, erabiltzean, erakustean edo itzultzean.

18.- Gastu hau Guardia – Arabako Errioxako Kuadrillaren Aurrekontuko 750.226.006 partidaren kontura ordainduko da. Lehiaketan parte hartzen dutenen datu pertsonalak isilpean tratatuko dira, 12. oinarrian adierazitako salbuespenarekin, Guardia – Arabako Errioxako Kuadrillaren egoitzan (Gasteizko errepidea, 2, Guardia, Araba), Arabako Errioxako 2011ko Mahatsbilketaren Festa iragartzeko kartelaren lehiaketa kudeatzeko. Parte-hartzaileek Datu Pertsonalen Babeserako Legeak espresuki aitortzen dituen sartzeko, zuzentzeko, deuseztatzeko eta auka egiteko eskubideak erabili ahal izango ditu, NANaren fotokopiarekin batera eskaera idatzi eta izenpetua helbide honetara bidaliz: Gasteizko errepidea, 2, 01300 Guardia (Araba). 

 

Guardia, 2012ko martxoak 15   

 

Informazio gehiago:  http://www.fiestadelavendimia.net 

Hauxe da Arabako Errioxako Mahats-bilketaren 2011ko Jaiaren kartela: