Create a Joomla website with Joomla Templates. These Joomla Themes are reviewed and tested for optimal performance. High Quality, Premium Joomla Templates for Your Site

Azken hiru hamarkadetan, ingurumenaren degradazio hain azkarra ematen den mundu batean ezin dela ekonomia eta gizarte oparorik izan, ohartzen hasi zen. Premiazkoa zen, garapen ekonomikoa ingurumenean kalte gutxiago egitera bideratzea. Momentu horretatik aurrera, hazkunde ekonomiko eta ingurumen politika guztietan iraunkortasunaren ideia unibertsal bihurtzen joan da.

Imagen1 general

TA 21a garapen jasangarri bat lortzeko, ingurumen, ekonomia eta gizarte mailetan politikak bateratzea helburua duen Udal Plan bat da. Plan honek izaera parte-hartzailea du eta herritarrak udalerriko erabakietara hurbiltzea nahi du, Herritar Parte Hartze Foroen eta inkesten bitartez. Tokiko Agenda 21aren garapen eta ezarpena arretaz planifikatutako lan fase batzuetan oinarritzen da eta ingurumenaren udal kudeaketa egokiago bat lortzeko ondorio zehatz eta nabarmenak emango ditu: Fase hauek hurrengoak dira:

  • Jasangarritasun Diagnostikoa Tokiko Agenda 21aren garapen eta ezarpenean burutu beharreko lehen aldia da.
  • Ekintza Plana tudalerria hobetzera zuzendutako ekintzak modu jasangarri eta koherente batean burutzea du helburu, horretarako lerro estrategikoak, programak eta ekintzak garatuz.
  • Jarraipen Planak izaera teknikoa du, udal teknikariei informazioa ematera zuzendua baitago, baita komunikazio izaera du ere, herritarrek prozesuaren jarraipena egin baitezakete.